Soziologian, Kapital Soziala da gizon-emakumeen kolektibo bateko talde desberdinen arteko lankidetza soziala neurtzen duen aldagaia eta hiru iturri nagusi hauetatik sorturiko aukeren erabilera indibiduala: elkarrekiko konfiantza, arau eraginkorrak eta gizarte sareak.
Hainbat zientzialari eta analistak, Robert Putnam-ek eta Francis Fukuyama-k besteak beste, zuzeneko harremana ezartzen dute kolektibo baten kapital sozialak duen mailaren eta garapen ekonomiko nahiz sozialaren artean. Hartara, maila handiko kapital soziala duten kolektibo edo herrialdeek (kideen artean konfiantza maila handia, eta denek partekatzen dituzten harremanetarako sare eraginkorrak nahiz arau oinarrizkoak egotea) garapen ekonomiko eta sozial handiagoa lortzen dute, eta ongizate handiagoa, azken batean.
Saskibaloiak dituen ezaugarriek agerian uzten dute kolektiboaren kide diren pertsonen artean dagoen kapital sozialaren maila handia, partaideen jatorria eta kultur kodeak edozein direla ere:
Goi mailako kirola den aldetik, ohitura osasungarriak lantzen dituzten eta beren burua gainditzeko lanean ari diren milaka neska-mutil motibatzen ditu eta haien “ispilu da”. Bestalde, saskibaloiak ez ditu diru kopuru ikaragarri horiek sortzen eta mugitzen, askotan kirolaren muina eta balioak desagerrarazten dituztenak. Hori horrela, saskibaloiak oinak lurrean dituela esateko moduan gara.- Saskibaloian denak aritzen dira erasoan eta defentsa lanean. Jokoak berez dituen ezaugarriek eramaten dute talde kontzeptua norbanakoaren gainetik egotera. Inor ez da beste inor baino garrantzitsuagoa, eta begi batek huts egiten badu katean, kate guztiak egiten du huts. Hori dela eta, ongi egindakoak nahiz akatsak partekatu egiten dira, eta elkartasun eta talde-lan kontzeptuak ondo bereganaturik izan ohi dituzte partaideek.
- Kontaktu kirola da, non bizitzan bezalaxe kolpeak eta bultzadak jasotzen eta minik emateko asmorik gabe borrokatzen jakin behar den. Saskibaloian jokatzeko, beraz, zintzotasuna eta jatortasuna erakutsi behar dira.
Ezaugarri hauei eta beste batzuei esker bultzatzen da kapital soziala sortzea, bizi guztirako harremanak ehuntzen dira, pertsonen artean konfiantza areagotzen da eta azken batean ekimen, proiektu eta ilusio berriak sortzen eta partekatzen dira.
Saskibaloiaren munduan dagoen kapital soziala gizartearen beste alderdi batzuetara helarazteko proiektuak bultzatu nahi ditu SPORTIk, jokalari, ikusle eta zaleen parte-hartzea sustatuz, eta bide batez gizakiaren garapena bultzatuz, era arduratsuan.




