Hizkuntzak:

Nor garen

Gipuzkoako Saskibaloi Federazioaren (GSF) marka erregistratu bat da Sporti, eta helburu nagusi batekin sortu da: kirolaren eta gizartearen arteko loturak estutzeko asmoz Federazioak garatzen dituen ekimenak bere barnean hartzea, eta saskibaloiaren balioak beste giza kolektibo eta jarduera batzuetara helaraztea.

Saskibaloi munduaren kapital soziala- besteak beste balioetan heztea, enpresa munduan erabil daitezkeen eskumenen jabe egitea edo aktibismo soziala sustatzea- erabilgarri izan daitekeen gizarte arloetara bideratu nahi da Sporti-ren bidez. Azken batean, Sporti-ren bidez saskibaloi munduan erreferente bihurtu nahi da kirolaren eta gizartearen arteko harreman eredu berri bat garatzeko hartu duen konpromisoagatik.

Helburu hori lortzeko, Sporti-k balioen eredu berri baten alde lan egin nahi duten kolektibo, erakunde eta giza taldeak bildu eta inplikatu nahi ditu. Ildo horretan, Euskal Herriko Unibertsitatea, El Diario Vasco, Human Sports eta Herederos de Rowan izango ditu laguntzaile Sporti-k, bere proiektuak eta jarduerak aurrera eramateko.

SPORTI

Gipuzkoako Saskibaloi Federazioa
Paseo de Anoeta 5
20.014 Donostia– San Sebastián
Tel: 943 47 33 24
Fax: 943 47 31 99
Email: info@sporti.net

Iradoki Presentzia & Komunikazioa